2010/03/01 Erakusketa: "herri-kirolak" Iñaki Ojinagaren erakusketa. Martxoaren 20ra arte
2010/03/03 IK, irakurle cluba 19tan Euskal Etxean, Anjel Lertxundiren "Zorion perfektua".
Euskal literatura Katalunian ezagutarazteko, IK abian ipini du Bartzelonako Euskal Etxeak. Irakurleak hilabeteko lehen asteazkenean bilduko gara ordu pare batez, euskal liburu bati buruz hitz egiteko. Liburuak euskaraz sorturiko literatur lanak izango dira, baina euskaraz ez dakitenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten, jatorrizkoak ez ezik itzulpenak ere berdin-berdin erabiliko ditugu. Dinamizatzaile batek gidatuko ditu saioak. Parte hartzeko, Euskal Etxean izena eman behar izango da eta 5 euroko matrikula ordaindu bazkide ez direnek, bazkideentzat doakoa izango delarik. "Herri-kirolak" erakusketaren inagurazioa 19.30tan, Iñaki Ojinaga, grabatuen egilea, bertan izango delarik.
2010/03/05 Lasarose zuzenean 20etan Euskal Etxean. 5€ zerbait hartzeko eskubidearekin (bazkideek doan)
LASAROSE taldea, Euskal Herritik hasi eta Iparramerikarako bidean aurkitutako musika herrikoietaz elikatzen da gehienbat “FunkyFolk”deritzogun musika tankera hau egiteko. Bertan, Euskal abesti eta doinu zaharren bertsioak, lehengo Son ikuituak, Bartzelonako Rumbak eta Funky moduan eginiko hainbat eta hainbat abesti aurki ditzazkezue. Abesti zuzen, arin eta alaiak dira orohar, eta puska bakoitzak bere istoriotxoa du barne. Zuzenean, taldearen helburu nagusia belarria goxatuz jendea dibertitzea da -bada dantzan egiten duenik ere! Ondoko estekan Gorka Lasari eginiko elkarrizketa bat topatuko duzue: http://blog.euskaletxeak.org/2010/02/23/gorka-lasa-lasarose-taldeko-kideari-elkarrizketa/
2010/03/10 EH a la muntanya: Pou anaiak 7 pareta, 7 kontinente. 20etan Euskal Etxean
Esan genezake “7 pareta, 7 kontinente” munduari egindako buelta bertikala izan dela. Hori da hain zuzen ere hementxe ikusiko duguna, Pou anaiak eskaladaren bitartez munduan zehar bizitako esperientziak. Proiektua 2003an hasi zen martxan eta 2008aren hasieran bukatu zen, Antartidan egindako eskaladarekin. Bere helburu nagusia, lekuak ezagutzeaz aparte, kontinente bakoitzeko paretarik zailena eta erakargarriarena bilatzea eta era askean eskalatzea izan zen .
Hauxe da emanaldi honetan ikusiko duguna, kultur desberdinak, paisai izugarriak, jende desberdinak, eskalada, pareta izugarriak…
2010/03/12 Hira zuzenean (akustikoa) 20etan Euskal Etxean.
HIRA, 1998an sortu zen, Oiartzunen. Hasiera batean ANGAR izenarekin identifikatzen genituen, baina denborarekin HIRA izatera iritsi ziren. 2000.urte hasieran, taldean aldaketatxoren bat edo beste izan eta gero, zerbait garrantsitsuagoa grabatzea erabaki zuten eta orduan izan zen taldearen izen-aldaketa ere, beren karrerari bultzadatxo bat emateko intentziotan. Beren lehen diskako 4 abesti aukeratu eta Euskadi Gaztea irratsaioko “X. Maketa lehiaketa”-n parte hartzea erabaki zuten. HIRA finalera iritsi zen eta publikoaren saria irabazi zuen. Momentu hauetan, 4.diskarako abestiak prestatzen egoteaz gain, guztiz sartuta daude, hainbat herrietako lokal eta tabernetan, gogotsu prestatu duten kontzertu akustikoa eskaintzen. Sentimentu, ira eta minez beteriko hitzak ageri dira abesti hauetan, soinu heavy, gordin eta erasokorra lortuaz.
http://www.myspace.com/hirataldea
2010/03/17 EH a la muntanya: L’Annapurna de Lucas i Bohigas Nil Bohigas, JM Cuenca eta Edu Sallent Euskal Etxean 20etan.
Hitzaldi-Mahai ingurua: 25 urte. Lucas eta Bohigasen Annapurna. Parte hartuko dutenak: Nil Bohigas, Josep Maria Cuenca eta Edu Sallent. Duela 25 urteko espedizioaren irudiak ikusteko aukera egongo da.
2010/03/18 Blues-a Euskal Etxean 22etan Euskal Etxean
JOHNNY PEREZ & LITTLE JORDI
SLOWHAND SOFT
THE ACOUSTIC BLUES COMPANY
“Stock 13” liburuaren aurkezpena eta euskal literatura erotikoaren inguruko hitzaldia Edorta Jimenez | 15:00etan | UB (2.2. gela, sarrera Aribau kaletik)
Jimenezek bere sexu-bizipenen berri ematen digu “burufikzioan” oinarritutako liburu honetan, hainbat gairi buruzko hausnarketez lagunduta. Egileak berak dioenez porno poetikoa aurkezten digu “Stock 13”n, gaur egun galtza eta gona azpian ezkutatzen ditugun sotana eta abituak eranzteko deia egitearekin batera. Euskal literaturaren (Herriaren) puritanismoa oraindik ere sakon errotuta daukagula salatzen du Jimenezek Txalaparta argitaletxearen Literotura bilduma koxkorrean (hamasei liburu dagoeneko) argitaratutako lan honetan.
Info gehiago: www.literaldia.com
“Batekmila: euskal munduak / mons bascos” erakusketaren inagurazioa Amaia Riouspeyrous eta Gorka Knörren musika emanaldiak | 18:30ean | UB (Eraikuntza historikoko sarreran)
Amaia Riouspeyrous 1984ean sortu zen Donapaleun eta Anhauzen bizi da. Anhauztarra du aita eta ama Ezterenzubikoa. Garaziko ikastolan ikasi zuen aurrena Baigorriko kolegioan gero. Orduan sartu zen Mikel Erramouspek eta Joseph Marisek kudeatzen zuten “Iguzki Lore” koralan. 1993an, bederatzi urte zituela, kantu-txapelketan parte hartu zuen “Okarrina” taldearen sorkuntza batekin. Daniel Xalbadorrek idatzi zituen hitzak. 2009ko apirilean “Har Ezazu” izeneko lehen diskoa grabatu zuen Agorila disketxean.
Informazio gehiago http://www.literaldia.com/
2010/03/19 Euskal literatur kritika eta egungo kanonaren inguruko mahai-ingurua Edorta Jimenez - Iratxe Retolaza - Beñat Sarasola - Aritz Galarraga | 19:30ean | Euskal Etxea
Nork du boterea euskal literaturaren barruan? Nork eman dio botere hori? Nork ematen ditu sariak? Zergatik? Zein irizpide erabiltzen dira? Erreferentzialitatea non daukagu, Euskal Herrian bertan ala kanpoan? Kiratsa dario euskal literaturari? Testu bat eta bera al dira jatorrizkoa eta itzulpena?
Iratxe Retolaza, Beñat Sarasola eta Aritz Galarraga literatur kritikoak eta Edorta Jimenez idazlea jarriko ditugu mahai baten bueltan, korapilo horiek denak askatzen saiatzeko.
Informazio gehiago www.literaldia.com
2010/03/23 Duela gutxi Txilen atxilotu duten Asel Luzarragaren egoeraren inguruko hitzaldia Lutxo Egia, Euskal Pen Klubeko ordezkaria | 20:00etan | Euskal Etxea
“Punkamie” punk-taldeko kidea, idazlea, irakaslea, anarkista, euskalduna… Horixe dena da Asel. Joan den urtean Txilera joan zen bizitzera eta han maputxeen aldeko mugimenduarekin bat egin zuen. 2009ko azken egunean atxilotu zuten, Txilen izandako atentatu batzuekin zerikusia zuelakoan. Haren ingurukoek dena poliziaren muntaia izan dela salatu dute eta elkartasun-ekimen ugari jarri dira martxan (www.aselaskatu.org). Martxoaren 10ean etxera bidali zuten, eta orduz geroztik han daukate giltzapetuta, epaileak haren kasuaren gainean erabaki bitartean.
Aselen egoeraren berri emango digu Lutxo Egia Euskal Pen Klubeko kide eta Aselen adiskideak. Harekin batera izango ditugu maputxeen ordezkari bat eta Kataluniako Pen Klubeko ordezkari bat.
Info gehiago www.literaldia.com
2010/03/24 Alaliriria | Mariano Ińigo poetaren inguruko dokumentala 20:00etan | Euskal Etxea
Xabier Lopez Aranburu Mariano Iñigoren bizitzari buruz egindako dokumentala. Izatez Gaztelakoa izan arren, Euskal Herrian landu zuen bere poesia ibilbidea.
Info gehiago www.literaldia.com
2010/03/26 Mihiluze Bai Euskal Telebistan bai TV3n arrakasta handia izan duen txapelketa da hau. Kasu honetan Bartzelonako euskara ikasleak dira lehiakideak eta hizkuntzarekin jolasean lehiatuko dira: esamesak, hieroglifikoak, potokumeak... Euskal hizkuntza eta kultura ongien ezagutzen dituztenak izango dira txapeldunak.
Info gehiago www.literaldia.com
“Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka?” liburuaren aurkezpena Marc Biosca | 19:00etan | Euskal Etxea
Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako kantagintzek nazio-identitatearen sorkuntzan izan duten eragina aztertu du Marc Biosca soziologoak, Euskal Herrian urtebetetxo eman ondoren argitaratutako saiakera-liburuan. “Herri-kantua prozesu politiko baten musika” dela dio bertan, eta, musika gidari hartuta, hizkuntza, estetika, historia, politika… errepasatzen ditu Bioscak. Salvador Cardús-ek Antton Olanok euskaratutako liburuaren hitzaurrean dioen moduan “nahiz eta kantagintzari buruzko hausnarketa izan, irakurleak, bi herrien argazki garbia aurkituko du” liburu honetan.
Info gehiago www.euskaletxeak.org Bertso afaria Euskal Herriko ahozko literatura ezagunenaren inguruan afaria Euskal Etxean.
Info gehiago www.literaldia.com
2010/03/01Erakusketa: "herri-kirolak"Iñaki Ojinagaren erakusketa. Martxoaren 20ra arte << Itzuli
2010/03/03IK, irakurle cluba19tan Euskal Etxean, Anjel Lertxundiren "Zorion perfektua".
Euskal literatura Katalunian ezagutarazteko, IK abian ipini du Bartzelonako Euskal Etxeak. Irakurleak hilabeteko lehen asteazkenean bilduko gara ordu pare batez, euskal liburu bati buruz hitz egiteko. Liburuak euskaraz sorturiko literatur lanak izango dira, baina euskaraz ez dakitenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten, jatorrizkoak ez ezik itzulpenak ere berdin-berdin erabiliko ditugu. Dinamizatzaile batek gidatuko ditu saioak. Parte hartzeko, Euskal Etxean izena eman behar izango da eta 5 euroko matrikula ordaindu bazkide ez direnek, bazkideentzat doakoa izango delarik. "Herri-kirolak" erakusketaren inagurazioa19.30tan, Iñaki Ojinaga, grabatuen egilea, bertan izango delarik. << Itzuli
2010/03/05Lasarose zuzenean20etan Euskal Etxean. 5€ zerbait hartzeko eskubidearekin (bazkideek doan)
LASAROSE taldea, Euskal Herritik hasi eta Iparramerikarako bidean aurkitutako musika herrikoietaz elikatzen da gehienbat “FunkyFolk”deritzogun musika tankera hau egiteko. Bertan, Euskal abesti eta doinu zaharren bertsioak, lehengo Son ikuituak, Bartzelonako Rumbak eta Funky moduan eginiko hainbat eta hainbat abesti aurki ditzazkezue. Abesti zuzen, arin eta alaiak dira orohar, eta puska bakoitzak bere istoriotxoa du barne. Zuzenean, taldearen helburu nagusia belarria goxatuz jendea dibertitzea da -bada dantzan egiten duenik ere! Ondoko estekan Gorka Lasari eginiko elkarrizketa bat topatuko duzue: http://blog.euskaletxeak.org/2010/02/23/gorka-lasa-lasarose-taldeko-kideari-elkarrizketa/ << Itzuli
2010/03/10EH a la muntanya: Pou anaiak7 pareta, 7 kontinente. 20etan Euskal Etxean
Esan genezake “7 pareta, 7 kontinente” munduari egindako buelta bertikala izan dela. Hori da hain zuzen ere hementxe ikusiko duguna, Pou anaiak eskaladaren bitartez munduan zehar bizitako esperientziak. Proiektua 2003an hasi zen martxan eta 2008aren hasieran bukatu zen, Antartidan egindako eskaladarekin. Bere helburu nagusia, lekuak ezagutzeaz aparte, kontinente bakoitzeko paretarik zailena eta erakargarriarena bilatzea eta era askean eskalatzea izan zen .
Hauxe da emanaldi honetan ikusiko duguna, kultur desberdinak, paisai izugarriak, jende desberdinak, eskalada, pareta izugarriak… << Itzuli
2010/03/12Hira zuzenean (akustikoa)20etan Euskal Etxean.
HIRA, 1998an sortu zen, Oiartzunen. Hasiera batean ANGAR izenarekin identifikatzen genituen, baina denborarekin HIRA izatera iritsi ziren. 2000.urte hasieran, taldean aldaketatxoren bat edo beste izan eta gero, zerbait garrantsitsuagoa grabatzea erabaki zuten eta orduan izan zen taldearen izen-aldaketa ere, beren karrerari bultzadatxo bat emateko intentziotan. Beren lehen diskako 4 abesti aukeratu eta Euskadi Gaztea irratsaioko “X. Maketa lehiaketa”-n parte hartzea erabaki zuten. HIRA finalera iritsi zen eta publikoaren saria irabazi zuen. Momentu hauetan, 4.diskarako abestiak prestatzen egoteaz gain, guztiz sartuta daude, hainbat herrietako lokal eta tabernetan, gogotsu prestatu duten kontzertu akustikoa eskaintzen. Sentimentu, ira eta minez beteriko hitzak ageri dira abesti hauetan, soinu heavy, gordin eta erasokorra lortuaz.
http://www.myspace.com/hirataldea << Itzuli
2010/03/17EH a la muntanya: L’Annapurna de Lucas i BohigasNil Bohigas, JM Cuenca eta Edu Sallent Euskal Etxean 20etan.
Hitzaldi-Mahai ingurua: 25 urte. Lucas eta Bohigasen Annapurna. Parte hartuko dutenak: Nil Bohigas, Josep Maria Cuenca eta Edu Sallent. Duela 25 urteko espedizioaren irudiak ikusteko aukera egongo da.
<< Itzuli
2010/03/18Blues-a Euskal Etxean22etan Euskal Etxean
JOHNNY PEREZ & LITTLE JORDI
SLOWHAND SOFT
THE ACOUSTIC BLUES COMPANY
“Stock 13” liburuaren aurkezpena eta euskal literatura erotikoaren inguruko hitzaldiaEdorta Jimenez | 15:00etan | UB (2.2. gela, sarrera Aribau kaletik)
Jimenezek bere sexu-bizipenen berri ematen digu “burufikzioan” oinarritutako liburu honetan, hainbat gairi buruzko hausnarketez lagunduta. Egileak berak dioenez porno poetikoa aurkezten digu “Stock 13”n, gaur egun galtza eta gona azpian ezkutatzen ditugun sotana eta abituak eranzteko deia egitearekin batera. Euskal literaturaren (Herriaren) puritanismoa oraindik ere sakon errotuta daukagula salatzen du Jimenezek Txalaparta argitaletxearen Literotura bilduma koxkorrean (hamasei liburu dagoeneko) argitaratutako lan honetan.
Info gehiago: www.literaldia.com “Batekmila: euskal munduak / mons bascos” erakusketaren inagurazioaAmaia Riouspeyrous eta Gorka Knörren musika emanaldiak | 18:30ean | UB (Eraikuntza historikoko sarreran)
Amaia Riouspeyrous 1984ean sortu zen Donapaleun eta Anhauzen bizi da. Anhauztarra du aita eta ama Ezterenzubikoa. Garaziko ikastolan ikasi zuen aurrena Baigorriko kolegioan gero. Orduan sartu zen Mikel Erramouspek eta Joseph Marisek kudeatzen zuten “Iguzki Lore” koralan. 1993an, bederatzi urte zituela, kantu-txapelketan parte hartu zuen “Okarrina” taldearen sorkuntza batekin. Daniel Xalbadorrek idatzi zituen hitzak. 2009ko apirilean “Har Ezazu” izeneko lehen diskoa grabatu zuen Agorila disketxean.
Informazio gehiago http://www.literaldia.com/ << Itzuli
2010/03/19Euskal literatur kritika eta egungo kanonaren inguruko mahai-inguruaEdorta Jimenez - Iratxe Retolaza - Beñat Sarasola - Aritz Galarraga | 19:30ean | Euskal Etxea
Nork du boterea euskal literaturaren barruan? Nork eman dio botere hori? Nork ematen ditu sariak? Zergatik? Zein irizpide erabiltzen dira? Erreferentzialitatea non daukagu, Euskal Herrian bertan ala kanpoan? Kiratsa dario euskal literaturari? Testu bat eta bera al dira jatorrizkoa eta itzulpena?
Iratxe Retolaza, Beñat Sarasola eta Aritz Galarraga literatur kritikoak eta Edorta Jimenez idazlea jarriko ditugu mahai baten bueltan, korapilo horiek denak askatzen saiatzeko.
Informazio gehiago www.literaldia.com << Itzuli
2010/03/23Duela gutxi Txilen atxilotu duten Asel Luzarragaren egoeraren inguruko hitzaldiaLutxo Egia, Euskal Pen Klubeko ordezkaria | 20:00etan | Euskal Etxea
“Punkamie” punk-taldeko kidea, idazlea, irakaslea, anarkista, euskalduna… Horixe dena da Asel. Joan den urtean Txilera joan zen bizitzera eta han maputxeen aldeko mugimenduarekin bat egin zuen. 2009ko azken egunean atxilotu zuten, Txilen izandako atentatu batzuekin zerikusia zuelakoan. Haren ingurukoek dena poliziaren muntaia izan dela salatu dute eta elkartasun-ekimen ugari jarri dira martxan (www.aselaskatu.org). Martxoaren 10ean etxera bidali zuten, eta orduz geroztik han daukate giltzapetuta, epaileak haren kasuaren gainean erabaki bitartean.
Aselen egoeraren berri emango digu Lutxo Egia Euskal Pen Klubeko kide eta Aselen adiskideak. Harekin batera izango ditugu maputxeen ordezkari bat eta Kataluniako Pen Klubeko ordezkari bat.
Info gehiago www.literaldia.com << Itzuli
2010/03/24Alaliriria | Mariano Ińigo poetaren inguruko dokumentala20:00etan | Euskal Etxea
Xabier Lopez Aranburu Mariano Iñigoren bizitzari buruz egindako dokumentala. Izatez Gaztelakoa izan arren, Euskal Herrian landu zuen bere poesia ibilbidea.
Info gehiago www.literaldia.com << Itzuli
2010/03/26MihiluzeBai Euskal Telebistan bai TV3n arrakasta handia izan duen txapelketa da hau. Kasu honetan Bartzelonako euskara ikasleak dira lehiakideak eta hizkuntzarekin jolasean lehiatuko dira: esamesak, hieroglifikoak, potokumeak... Euskal hizkuntza eta kultura ongien ezagutzen dituztenak izango dira txapeldunak.
Info gehiago www.literaldia.com
“Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka?” liburuaren aurkezpenaMarc Biosca | 19:00etan | Euskal Etxea
Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako kantagintzek nazio-identitatearen sorkuntzan izan duten eragina aztertu du Marc Biosca soziologoak, Euskal Herrian urtebetetxo eman ondoren argitaratutako saiakera-liburuan. “Herri-kantua prozesu politiko baten musika” dela dio bertan, eta, musika gidari hartuta, hizkuntza, estetika, historia, politika… errepasatzen ditu Bioscak. Salvador Cardús-ek Antton Olanok euskaratutako liburuaren hitzaurrean dioen moduan “nahiz eta kantagintzari buruzko hausnarketa izan, irakurleak, bi herrien argazki garbia aurkituko du” liburu honetan.
Info gehiago www.euskaletxeak.org Bertso afariaEuskal Herriko ahozko literatura ezagunenaren inguruan afaria Euskal Etxean.
Info gehiago www.literaldia.com << Itzuli
|