2010-2011 IKASTURTEA
Euskal Etxeko euskara irakaskuntza HABEk arautzen du. Hau helduen euskalduntzeaz arduratzen den Eusko Jaurlaritzaren erakundea da eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Markoaren ildoak jarraitzen ditu. 2007-08 ikasturtetik Euskal Etxean HABEren azterketa ofizialak egiteko aukera dago euskara-gaitasun tituluak ateratzeko. 2008ko apiriletik aurrera titulu hauek Eusko Jaurlaritzaren gainontzeko titulu eta Hizkuntza-Eskakizunen baliokidetza daukate. Esan beharra dago ere, Universitat Autònoma de Barcelonan gure ikastaroengatik aukera askeko 8 kreditu eskuratu daitezkeela.
Ikastaro arruntak:
Urritik ekainera 4 ordu astean; guztira 130 ordu.
EGUNAK ORDUTEGIAK HASIERA AMAIERA
Al-Az 10.00-12.00 edo 17.00-19.00 edo 19.30-21.30 urriak 4 ekainak 22
Ar-Os 10.00-12.00 edo 17.00-19.00 edo 19.30-21.30 urriak 5 ekainak 21
Lr 10.00-14.00 urriak 2 ekainak 18
*Ordutegiak taldearen beharren arabera molda daitezke.
Euskal Etxeak maila guztiak ordutegi guztietan eskaintzen ditu, beraz nahiago duzuen ordutegian matrikulatu behar duzue. Taldea sortzeko gutxienez 6 lagunek egin behar dute matrikula maila eta ordutegi berean. Matrikulaldia bukatutakoan zein talde sortu den edo sor daitekeen begiratuko dugu (matrikulazio epeen barruan ez bazarete matrikulatzen taldeak sortzeko aukera gutxiago egongo dira. Bi aukera jarriz gero taldeak errazago sortuko ditugu) eta hurrengo bi edo hiru egunetan talderik gabe geratu diren lagunekin telefono edo e-mail bidez harremanetan jarriko gara ordutegi aldaketa eskaintzeko Ezin badira sortatutako taldeetan integratu, aurrematrikula itzuliko zaie. Beharrezkoa balitz, ikaslearen euskara maila ezagutzeko mailaketa proba egingo genuke.
Beste aukera batzuk:
Urrutiko ikasketak (boga): presentziazko eskolak jaso ezin dituen ikasleari bideratua. Internet bidez egiten da lan etxean; tutore baten laguntza eta jarraipen pertsonalizatua dago eta hilean behin taldekako bi orduko mintzasaio presentziala. Urritik ekainera.
Alfabetatze: eskolan euskaraz ikasi ez zuten euskaldun zaharrak euskara batura hurbiltzeko ikastaroa.
Mintzapraktika: ikasle aurreratuenentzat. Beste maila batzuentzako ere lagungarri izan daiteke. Euskara erabitzera zuzendutako eskolak.
Matrikulaldia: irailaren 1etik 23era.
Prezioak:
Ikasturte osoa (zuzeneko eskolak, boga, mintzapraktika, alfabetatze)
Euskal Etxeko bazkide: 320 €
Ez bazkide: 470 €
Matrikulatzean ikaslea bazkide egiten bada, eta ikastaroa amaitu aurretik bazkidetzatik baxa ematen badu, matrikularen aldea ordaindu egin beharko du.
Matrikula-orria ematerakoan 80€ko aurre-matrikula ordaindu beharko da. Gainontzekoa dena batera edo hiru epetan ordain daiteke (urria, azaroa eta abendua) banku-helbideratzearen bidez.
Aurre matrikula Urria Azaroa Abendua Guztira
Euskal Etxeko bazkide 80 € + 80 € + 80 € + 80 € = 320 €
Ez bazkide 80 € + 130 € + 130 € + 130 € = 470 €
Beste ekimen batzuk:
Haurren txokoa: Urritik ekainera ostiral arratsaldetan. Etxeko txikienei zuzendua beste ume batzuekin euskara erabili eta jolas dezaten... Bartzelonan! (euskara ulertzen duten 3 urtetik gorako umeentzat). Euskal Etxeko bazkide izan beharra dago: hilean 18 €koa da famili-kuota (gurasoak eta 18 urtera arteko seme-alabak)
Mintzalaguna: Proiektu hau euskara ikasleek euskaldunzahar batekin praktikatzeko aukera izan dezaten sortu zen. Euskaran hitz egiteko saio kopuru zehatz baterako konpromisoa hartzen duten lagunekin bikote linguistikoak egiten ditugu. Horrela, ikasleek jariotasunean hobetu eta hitz egiteko ahalmenean aurrerapausoak egiten dituzte eta euskal hiztunek Bartzelonan euskaraz hitz egiteko aukera izaten dute. Inoiz aldaera hau ere egin izan da: euskara-català trukea. Seigarren ekitaldia izango da 2010-2011 ikasturtekoa.
Gurekin harremanetan jartzeko bidali e-mail bat euskarabcn@euskaletxeak.org helbidera edo deitu 93 310 22 00 telefonora. |