2009ko Abendua 23, Asteazkena | Català
Zer gara?
:: Zabalgune
:: Txokoa
:: Turismoa
:: Jatetxea
Nor gara?
:: Boletina
Ekintzak
:: Euskara
:: Tailerrak
:: Dantzak
:: Txistu
:: Haurren Txokoa
Agenda
Talde egonkorrak
Sarean
Non gaude?
Berriak
 
 
2009/02/27
Bazkideen batzar orokorra
Gure Elkarteko Estatutuek zehazten duten modura, gure egoitzan 2009ko Otsailak 27an, arratsaldeko 19:30etan lehen deialdia, eta 20:00etan bigarren deialdia, egingo den Batzar Orokor Ohikora deialdia

Gai zerrenda:

- 2008ko Balorazioa
- 2008ko Kontu ekonomikoak
- 2009ko Aurrekontuak
- Estatutuen egokitzea Generalitateko lege berrira
- Obrak eta jatetxe berria.
- Galde-eskeak, norberak lekarkeena








Zuzendaritza Batzordea
Bartzelonako Euskal Etxea

2009/02/09
JATETXEA BERRIRO ERE IREKIA
Hilabete t'erdi berritze lanetan egon ondoren, otsailaren 9an inauguratu zen Bartzelonako Euskal Etxearen jatetxe berritua.
Trikitixa, txistulari, txalaparta eta aurresku batez borobildutako jaia izan zen, non Euskal Etxeko bazkideek zein kanpokoek jatetxearen itxura berria ikusi ahal izan zuten eta batez ere sukaldaritza berriaz gozatu ahal izan zuten. Juan Gorritik Mikel Laboaren omenez eginiko eskultura batek ematen dio ongi etorria orain jatetxe berrian.
Euskal Etxeko blogean argazkiak ikusteko aukera duzue https://blog.euskaletxeak.org/
Argibide gehiago: https://blog.euskaletxeak.org/

2008/10/01
CENTRE CULTURAL EUSKAL ETXEAN DAGOEN JATETXEAREN KUDAKETARAKO ENKANTEAREN IRABAZLEA
Jatetxearen kudeaketarako enkantera aurkeztu den proiektu bakarrak bertan eskatzen ziren baldintzak betetzen dituela deritzogu 2008ko irailaren 30ean egin den zuzendaritza batzordeko bileran. Beraz enkantea Sagardotegi S.L.-k irabazi duela iragartzen dugu.

2008/07/31
CENTRE CULTURAL EUSKAL ETXEAN DAGOEN JATETXEAREN KUDAKETARAKO ENKANTEA
Con el fin de proporcionar a los potenciales interesados identidad de trato y oportunidad, y de dotar al proceso de selección de la necesaria transparencia, por medio del presente documento se establecen las normas de procedimiento para regular la selección de ofertas, que se concretan en los siguientes puntos:

1. OBJETO DEL CONCURSO:
Es objeto de este concurso la explotación del restaurante ubicado en el Centro Cultural “Euskal Etxea”, sito en Barcelona, Placeta de Montcada, 1-3 – 08003 Barcelona.

2. LICITADORES:
Podrán participar en el concurso todas las personas físicas o jurídicas que pertenezcan al gremio o industria de la restauración, lo que se acreditará mediante el Impuesto de Actividades Económicas en vigor.

3. UBICACIÓN, CARACTERÍSTICAS, EQUIPAMIENTO E INSTALACIONES Ubicación: Centro Cultural “Euskal Etxea”, sito en Barcelona, Placeta de Montcada, 1-3 – 08003 Barcelona.

Características Básicas:
La relación de elementos que conforman el restaurante de Euskal Etxea consta de:

Equipamiento: Se facilitará dossier a los interesados.

Instalaciones: Se facilitará dossier a los interesados.

4. PLAZO:
La duración de la concesión será de diez años, prorrogables bajo decisión previa de la Junta Directiva de Euskal Etxea, por plazo similar, previa solicitud del concesionario, según el nuevo contrato de alquiler y adaptando el acuerdo a nuevas condiciones.

La rescisión unilateral de la concesión por parte del concesionario, previamente al vencimiento del la duración pactada, será objeto de penalización en la cuantía de tres mensualidades.

5. RENTA:
La renta anual será de 168.000,00 € más los impuestos aplicables, dividida en 12 meses.

La renta será objeto de actualización anual por aplicación del IPC.

6. CRITERIOS DE CONCESIÓN:
Los criterios de concesión y el peso relativo de los mismos son los siguientes:
a. Solvencia económica: 10%
b. Solvencia empresarial: 15%
c. Proyecto de explotación hostelero: 35%
d. Proyecto de inversión o de mejora: 30%
e. Relación con el Centro Cultural Euskal Etxea: 10%

7. OTRAS OBLIGACIONES DEL CONCESIONARIO
El concesionario vendrá obligado a las cláusulas habituales incluyendo el mantenimiento y devolución del edificio y equipamiento en las condiciones en que fue objeto de entrega, a hacer frente a los gastos de explotación de todo tipo, a la satisfacción de los impuestos y tasas correspondientes y a los seguros derivados del ejercicio de la actividad.

8. FIANZA:
En garantía, tanto del cumplimiento del contrato de concesión, como de la conservación de instalaciones, mobiliario y otros equipamientos, el concesionario abonará una fianza correspondiente al valor de tres meses.

9. SOLICITUDES:
Para participar en la oferta, deberá abonar la cantidad de SEIS MIL EUROS (6.000 euros), en concepto de garantía de la oferta presentada y de cantidad a cuenta de la concesión (en cuenta de Centre Cultural Euskal Etxea, en la entidad Bilbao Bizkaia Kutxa, número de cuenta 2095 0264 6538 3058 3501), con inclusión de la copia del ingreso en el sobre-oferta.

10. FORMA DE PRESENTACIÓN:
La entrega de ofertas, deberá hacerse en sobre cerrado, indicando los datos y la firma de la empresa y el representante de la misma, dirigido a la Junta Directiva de Euskal Etxea, en la que se incluirá necesariamente la solicitud de participación, así como el justificante del ingreso indicado.

Igualmente se adjuntará:

a. Informe de solvencia económica
b. Informe de solvencia empresarial
c. Proyecto de explotación hostelero
d. Proyecto de inversión o de mejora
e. Otros datos

El plazo de presentación de las ofertas será hasta las 13.00h del 15 de septiembre de 2008.

El lugar de presentación de las ofertas será en el Centro Cultural “Euskal Etxea”. Placeta de Montcada, 1-3 – 08003 Barcelona.

11. RESOLUCIÓN DEL CONCURSO:
Euskal Etxea resolverá la concesión mediante acuerdo de la Junta Directiva de la entidad Euskal Etxea en el plazo máximo de 15 días. Igualmente podrá declarar desierta la licitación o conceder un plazo adicional para la resolución de deficiencias o ampliación de la información contenida en las ofertas.
En el plazo máximo de 30 días, a contar desde la fecha de concesión se procederá a formalizar el contrato de concesión.

El concesionario tomará posesión de la concesión el 01 de enero de 2009, realizará las obras de mejora necesarias hasta el 31 de enero de 2009 y el 01 de febrero de 2009 iniciará su actividad.

La cantidad entregada por los licitadores que no resulten concesionarios, en concepto de garantía de la oferta presentada, será devuelta tras la comunicación de la concesión y en un plazo no superior a 10 días.

12. DOCUMENTACIÓN NECESARIA PARA LA LICITACIÓN:


Solicitud de participación (ver Anexo 1)
Escritura de Constitución inscrita en el Registro Mercantil
CIF de la empresa
DNI del firmante de la oferta
Alta y último recibo del IAE
Documentación acreditativa solvencia económica y financiera (ver anexo 2)
Documentación acreditativa de la solvencia técnica o profesional
Proyecto de explotación hostelero
Proyecto de inversión o de mejora
Declaración Responsable de estar al corriente de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social (ver Anexo 3)




Barcelona, a 31 de julio de 2008

Informazio gehiago nahi izan ezkero, centre cultural euskal etxeara zuzendu e-postaz (barcelona@euskaletxeak.org) edo telefonoz (933102200).



2008/06/13
Zuzendaritza batzorde berria
Ekainaren 13an ospatu zen bazkideen ezohiko batzar orokorrean, unanimitatez, zuzendaritza batzorde berria osatuko dutenen zerrenda onartu zen:


Aitor Arruti Aizpurua - Lehendakaria
Jon Elordi Akortarrementeria – Lehendakari ordea
Jose Angel Odiaga Galletebeitia - Diruzaina
Joaquim Miralles Ivars - Idazkaria
Fernando Gallarzagoitia Otaduy - Bokala
Ana Rodet Iraola - Bokala
Ainara Hernandez Ezkerra - Bokala
Larraitz Lizarazu Ibarguren - Bokala
Itziar Arkauz Ugarde - Bokala
David Fernández Ramos - Bokala
Sara Galar Zulet - Bokala
Oihane Astui Zulaika - Bokala
Kepa-Luis Huarte-Mendikoa Fiol - Bokala
Judit Gillamon Ponce - Bokala
Oriol Clavera Riera - Bokala
Dorleta Goya Goenaga - Bokala



2008/06/04
Uda honetan ikas ezazu euskara Bartzelonako Euskal Etxean!
EUSKARA IKASTARO TRINKOAK

Zer? Euskara eskolak (16 ordu)
Nori? Ikasi nahi duen edozein laguni zuzenduak
Nork? Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta
Non? Euskal Etxean
Noiz? Ekainaren 30etik uztailaren 10era edo irailaren 1etik 10era
Zein ordutan? 17.00-19.00 edo 19.00-21.00
Zenbat? 70€ ez bazkideek; 55€ bazkideek
Izen ematea: Ekainaren 2tik 25era eman ahal duzue izena Euskal Etxean

2008/06/04
BARNETEGIA (Aduna – uztailaren 20tik 27ra)
Etorri zure euskara erabiltzera eta ondo pasatzera ingurune euskaldun baten!

Egun hauetan, goizetan eskolak emango ditugu hiru maila desberdinetan banatuta (hasierako maila, erdikoa eta goikoa), eta arratsaldetan, ikasi duguna praktikatzeko Gipuzkoako eskualde hau ezagutuko dugu, mendi-irteerak egingo ditugu, bisita kulturalak…

Matrikulan eskolak, egingo diren ekintzak eta aterpea daude sartuta (Uztartza aterpea; Aduna; Gipuzkoa: www.aduna.net)

Matrikula: 350€ ez bazkideek; 300€ bazkideek. Matrikulatzerakoan 100€ ordaindu behar dira, eta gainontzekoa uztailaren 11 baino lehen gure kontu zenbakian: La Caixa: 2100 1089 70 0200019109 (kontzeptua: Barnetegia 08 + izena).

Izena emateko epea ekainaren 2tik 27ra da, Euskal Etxean.

Oharra: Behar izanez gero, antolatzaileek barnetegirako antolatutako ekintzak aldatzeko eskubidea izango dute. Barnetegira joan ahal izateko gutxieneko euskara maila eduki behar da.

2008/05/12
Zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak
Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak, gure elkartearen estatutuek diotena jarraituz, zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak deitzea erabaki zuen. Hautaketa egingo den Ez-ohiko Batzar Orokorra 2008ko ekainaren 13an, ostiralean, arratsaldeko 20.00etan izango da; bigarren deialdia 20.30etan. Hautagai-zerrendak idazkaritzan aurkeztu behar dituzue eta emateko azken eguna ekainaren 6a da. Parte hartzera animatzen zaituztegu eta gogora ezazue etorri ezin bazarete bozka delegatzeko orria zuen esku duzuela.

2008/04/25
Azterketa Homologatuak Euskal Etxean
Aurten, lehen aldiz, Euskal Herritik kanpo euskara-maila egiaztatzeko azterketak egingo dira. Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeetan Europako Erreferentzi Markoaren araberako HABEko azterketa ofizialak burutuko dira maiatza eta ekainean.

2008/02/14
Langileen Greba Euskal Etxean
Euskal Etxeko Euskara sailak, Txokoko arduradunek eta Diseinatzaileak Euskal Herrian deitu den grebarekin bat egitea erabaki dute. Ondorioz, gaurko egunean Euskal Etxeak ezin izango du normaltasunez ireki.

Aipaturiko langileek sinatu duten komunikatua ondokoa da:

Bartzelonako Euskal Etxeko langileok, Euskal Herrian azken egunotan jazo
diren gertaeren aurrean, zera adierazi nahi dugu:

Biziki kezkatzen gaitu Euskal Herrian egun bizi dugun egoerak, eta
diaspora hurbiletik kezka hori helarazi nahi dugu. Zentzu horretan euskal
gizartea eta politikari nahiz gizarte mailako eragileak irtenbide iraunkor
baten alde lan egitera animatzen ditugu.

Bide horretan bat egiten dugu Otsailaren 14rako deitua dagoen lanuzte
orokorrarekin.

Bartzelonan 2008ko otsailaren 12n
Bartzelonako Euskal Etxeko Euskara saila, Txokoko arduradunak eta
disenatzaile langile taldea

2007/12/03
Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria Bartzelonako Euskal Etxeari
Gaur, abenduak 3, nazioarteko Euskararen egunena, Eusko Ikaskuntzak aurtengo ENE saria Bartzelonako Euskal Etxeari ematea erabaki du

Euskal Herritik kanpo euskara sustatzen dituzten ekimenak saritzea du asmotzat ENEk eta Bartzelona nabarmentzea erabaki dute aurtengoan

Hemendik antolatzen ditugun euskara ikastaroak, ikastaro trinkoak, haurren txokoa,
hitzaldiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak eta abar hartu dituzte kontutan gure etxea saritzeko orduan

Mezu honen bitartez urteetan Bartzelonan Euskararen alde lanean jardun duzuen guzti-guztiori
eskerrak eman nahi dizkizuegu eta saria zuek guztiekin elkarbanatu

Lan honetan jarraitzeko asmoa berresten dugu, inoiz baino gogo eta indar gehiagoz

Eskerrik asko guzti-guztiori, eta zorionak!!!!!

https://www.euskosare.org/euskara/ene_saria_bartzelonako_euskal_etxeari

Argibide gehiago: https://www.euskosare.org/euskara/premio_ene_euskal_etxea_barcelona

2007/10/29
Anjel Lertxundi eta Aurelia Arkotxaren azken libururen aurkezpena
Urriaren 29an, 19.30tan La Central-en (Raval). Jorge Giménez-en partaidetzarekin.
Argibide gehiago: www.alberdania.net

2007/10/08
Aurten ere UAB-n Durangoko ateraldia antolatzen ari gara
-Abenduaren 5ean UAB-tik autobusa Durangora (bazkalostean edo arratsaldean).
-Lo egiteko Durangoko ikastola (zakuak eta esterilla eraman behar dira).
-Dutxak eta komunak ederto daude, gosaria sartuta dago, aterpetxea 24 ordu zabalik.
-Euskal Herrian txango pare bat autobusez ikasleek erabakitzen duten lekura.
-Itzulera abenduaren 9an, igandean, gaueko 10ak aldera UAB-ra iristeko (garraio publikoak daude).
-Salneurria: 100-130 € inguru, bidaiari-kopuruaren arabera.

30 € jartzen ari da jendea izena emateko, baina ez da ezinbestekoa, momentuz.

Apuntatzeko:

Jon Elordi Akordarrementeria
jon.elordi@uab.es
93 581 32 80

2007/10/05
Cursos d'euskara
2007/08 ikasturtea inoiz baino indarberrituago iritsi da Bartzelonako Euskal Etxera; izan ere, euskarako klaseez gain, euskara eta euskal kulturarekin zerikusi zuzena duten makina bat ekitaldi antolatu ditugu dagoeneko!

Euskarako klaseetarako ehun bat ikaslek eman dute jada izena eta oraindik leku batzuk libre ditugu. Anima zaitez eta hasi Europako hizkuntza zaharrenetako baten altxorrak aurkitzen!

Hauek dira aurtengo ikasturtean aurrera atera diren taldeak, denak 130 ordukoak:

1. maila: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.
1. mala: astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:30etara.
1. maila: astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara.
1. maila: larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
1. maila B: Granollersen asteartero 19:00etatik 21:30etara.
2. maila: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.
2. mala: astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:30etara.
2. maila: astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara.
2. maila: larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
3. maila: astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara.
4. maila: larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
Mintzapraktika: astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:30etara.
Talde Berezia: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.
BOGA: euskara on-line.
Haurren txokoa: ostiralero arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara.

Guzti honez gain, aurten bigarren aldiz, Mintzalaguna proiektua jarri gura dugu martxan! Euskaldun zahar eta berriak elkartu eta Bartzelonan euskaraz aritzeko ingurune egokia sortzea lortu nahi dugu, eta musutruk gainera!

Edonola ere, hainbeste ikasi ondoren ikasitako hori praktikan jartzeko aukera ezin hobea izango duzu Euskal Etxeak antolatzen dituen jaialdi eta ospakizun guztietan! Anima zaitez Euskal Herria Sonan musikarekin mugiltzera, edo San Tomas egunean txistorra eta sagardoa dastatzera, edo txikienei Olentzarorekin jartzen zaien irribarrea ikustera, edo San Sebastian egunean danborra jotzera, edo trikipoteoetan dantza egitera... Eskaintza ezin hobea topatuko duzu beti hemen, Euskal Etxean, Bartzelonan.

Gurekin harremanetan jartzeko deitu 93 310 22 00 telefonora edo bidali e-mail bat euskarabcn@euskaletxeak.org helbidera.

2007/10/04
Nömadak tx dokumentala Verdi Park Zinemetan eta Filmotekan
Hurrengo ostegunean, urriaren 4an, Raúl de la Fuenteren Nömadak tx dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Zinta hau Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Euskal Zinemaldian ikusi ahal izan genuen filmeetako bat da. Verdi Park zinemetan eta Filmotekan proiektatuko da “El Documental del Mes” saioaren barruan. Dokumental honek bi musikariren nahia kontatzen digu: txalaparta bilgune bihurtzea, pertsonena ezezik, kulturena ere.

2007/10/04
Nömadak tx dokumentala Verdi Park Zinemetan eta Filmotekan
Hurrengo ostegunean, urriaren 4an, Raúl de la Fuenteren Nömadak tx dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Zinta hau Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Euskal Zinemaldian ikusi ahal izan genuen filmeetako bat da. Verdi Park zinemetan eta Filmotekan proiektatuko da “El Documental del Mes” saioaren barruan. Dokumental honek bi musikariren nahia kontatzen digu: txalaparta bilgune bihurtzea, pertsonena ezezik, kulturena ere.

2007/09/07
Ikasi euskara Euskal Etxean!
Aurten ere urrian hasiko dira 07/08 ikasturteko euskara eskolak Euskal Etxean.
Info gehiago: https://www.euskaletxeak.org/cat/euskera.php

2007/05/25
ZATOZ BARNETEGIRA!
Aurten berriz ere Bartzelonako Euskal Etxeak euskara ikasleentzat barnetegia antolatu du udan.
Uztailaren 14tik 22ra izango da, Arantzako aterpetxean (Nafarroan).
Bederatzi egun horietan zehar, ekintza ugari izango ditugu (mendi irteeratxoak, bisita kulturalak, espeleologia, festa…) eta noski, baita euskara klaseak ere, astelehenetik ostiralera.
Asteburutan Arantzako inguruak, ondoko herriak, eta Euskal Herriko zenbait txoko eder ezagutuko ditugu, eta astean zehar goizez glasean euskara landuko dugu. Nola ez, ondoren arratsaldez ere bisita ugari egingo ditugu denbora baliatzeko asmoz.
Klaseei dagokienez hiru maila izango dira (hasierakoa, erdikoa eta aurreratua) eta hiru irakaslek emango dituzte maila bakoitzeko klaseak.
Aterpetxean, berriz, euskara klasetarako gelak, logelak, egongela, eta eguneroko otordu guztiak prest izango ditugu. Matrikulak 22 orduko eskolak, eguneroko ekintzak eta irtenaldiak, lotarako lekua, eta bazkari eta afariak ditu barne.
Matrikula: 275 € bazkideek, 325 € bazkide ez direnek.
Euskal Herriko leku zoragarri batean euskara ikasiz bederatzi egun pasa nahi badituzu giro ederrean, ez izan zalantzarik,
ZATOZ BARNETEGIRA!

Aterpetxeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
www.arantza.net
Argibide gehiago: https://www.arantza.net/

2007/05/18
Udako euskara ikastaro trinkoak
Ekainean zabalduko da udarako euskara ikastaroetan izena emateko epea. Horretarako, Euskal Etxera etorri besterik ez duzue matrikula orria betetzera. Ikastaro hauek egokiak dira euskaran lehen urratsak emateko edo ikasturtean ikasitakoa sakontzeko. Ikastaro hauek eskaintzen ditugu:

Uztailaren 2tik 12ra
Irailaren 3tik 13ra

Maila guztiak, beti ere gutxienez 5 ikaslek izena ematen badute.
2 ordu egunean, astelehenetik ostegunera.
Matrikula: Bazkideek 50 € /Bazkide ez direnek 65 €

Argibide gehiago: euskarabcn@euskaletxeak.org

2007/05/10
“Art party”, erakusketa
Erakusketa honekin, Marta Maruganek Gracia Auzoko Asturies kalean amaiera emango dio Euskal Artearen lehen zikloari (maiatzaren 15 arte). Ekimen honen helburua euskal arte garaikidea Bartzelonara hurbiltzea da, bi kulturen arteko lotura indartzeko. Art Party konposizio kromatiko abstraktua da, alde batetik margotuak eta bestetik imaneztatuak dauden 23 DM plakak osatzen dutena

2007/04/26
Maiatzaren 1eko zubia
Apirilak 30ean eta maiatzaren 1ean Euskal Etxea itxita egongo dela gogorarazten dizuegu.

2007/04/19
Literaldia 07
Heldu da Euskal Etxeak euskal literatura sustatzeko antolatzen duen zikloaren hirugarren edizioa. Aurtengoan ere euskal literatura Katalunian ezagutarazi nahi dugu, denen eskura jarrita. Izaera berezia izango du, halaber, hirugarren edizio honek, euskal emakumeek egindako literaturari emango baitiogu garrantzia (“Emakumeen Ahotsak / "Veus de dones”). Izan ere, emakumearen tokia gero eta esanguratsuagoa baita gero eta oparoagoa den euskal literaturaren baitan. Protagonismoa eurena izango bada ere, gizonezko idazle ezagunek ere izango dute beren lekua. Literaldiaren 3. edizioa apirilaren 20an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da. Zain gauzkazue!

2007/03/14
Lehenengo “Korrika Bartzelonan” Argazki Lehiaketa
Bartzelonako Euskal Etxeak Lehenengo “Korrika Bartzelonan” Argazki Lehiaketa antolatu du. Ondorengo OINARRIAK izango ditu:

1. PARTEHARTZAILEAK: Nahi duenak parte har dezake eta izen-ematea doan izango da.

2. GAIA: “Korrika Bartzelonan”. Lehiaketa hau 2007ko martxoaren 14tik 24ra 15. Korrika dela eta egingo diren ekitaldien erakusgarri izatea nahi da. Ekitaldi hauen inguruko berri gehiago nahi baduzue, www.euskaletxeak.org edo blog.euskaletxeak.org-en begira dezakezue.

3. ARGAZKIAK: Argazkiak koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke. CD formatuan aurkeztuko dira, 40x50 cm eta 254dpi-ko neurrian; irudiak altuera edo zabalera bete behar du, gainerakoa zuri gera daiteke. Artxibu honek JPEG formatukoa izan beharko du eta bertan izenburua jarri behar da.

4. ARGAZKI KOPURUA: Partehartzaile bakoitzak gutxienez 5 eta gehienez 20 argazki aurkeztu beharko ditu.

5. AURKEZPENA: Argazkiak sobre itxi batean aurkeztuko dira ezizen batekin eta Lehenengo “Bartzelonan Korrika” Argazki Lehiaketa sailera zuzenduko dira. Sobrearen barruan honako hauek egon beharko dira:

- CD bat argazkiekin eta ezizena CDan bertan idatzita.
- Ondorengo datuak beste sobre itxi batean

Ezizena
Izen-abizenak
NA
Helbidea
Helbide elektronikoa
Telefonoa

Sobreak Bartzelonako Euskal Etxean utziko dira, Arc de Sant Vicenç z/g, astelehenetik ostiralera 11etatik 13etara eta 17etatik 20etara. 2007ko martxoaren 31ko 20ak baino lehen utzi beharko dira.

6. EPAIMAHAIA: Euskal Etxeko kideek osatuko dute.

7. FINALISTAK: Aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaiak 25 onenak aukeratuko ditu eta hauek izango dira finalistak, hauen artean irabazlea aukeratuko da.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Epaimahaiak saria baliogabetu dezake hala irizten badio.


8. SARIAK:
1. saria: 300€ + “2007ko Korrika Bartzelonan” erakusketan parte hartzea.
Aipamen berezia: “2007ko Korrika Bartzelonan” erakusketan parte hartzea.

Saritutakoak Euskal Etxeak jarriko ditu jakinaren gainean. Lehenengo saria eta aipamen bereziak apirilaren 13an jakinaraziko dira eta gure web orrian eta blogean ikusi ahal izango dira; www.euskaletxeak.org eta blog.euskaletxeak.org-en, hurrenez hurren.

9. ERAKUSKETA: Argazki finalista guztiekin erakusketa* egingo da apirilaren 13tik maiatzaren 11ra arte. Erakusketa hau Euskal Etxean bertan egongo da ikusgai, Placeta Montcada 1-3 kaleko egoitzan. (Sarrera Arc de Sant Vicens kaletik)

* Partehartzaileek aurkeztutako argazkiak erakusketa egiteko eta baita Euskal Etxea Kultur Elkarteak egin ditzakeen paperezko eta oinarri elektronikozko hedapenetarako baimena ematen dute.

10. Lehiaketa honetan parte hartzen duenak oinarri guztiak onartzen dituela esan nahi du.

Informazio gehiago:
EUSKAL ETXEA KULTUR ELKARTEA
Placeta Montcada 1-3 (Sarrera Arc de Sant Vicens kaletik)
08003 Bartzelona
Tel.- 93.310.22.00
Fax.-93.268.40.80
barcelona@euskaletxeak.org


2007/03/05
Korrika 15
Egitarau benetan zabala prestatu dugu “Korrika 15” honetarako.
Hitzaldiak, lehiaketak, kontzertuak eta Korrika eguna. Bartzelonan zabiltzaten euskaldun guztiok parte hartzea espero dugu. Egitarau hau euskararen alde musutruk lanean ari diren pertsona askori esker egin ahal izan da. Parte hartu nahi baduzue, eta talde antolatzailean lanean aritu, guregana jotzea baino ez duzue. Zuen zain gauzkazue!

2007/02/21
Bazkideen ohiko batzar orokorra
Datorren hilaren 9rako bazkideen ohiko batzar orokorra deituta dago Euskal Etxean, 19.30etan lehenengo deialdian eta 20:00etan bigarrenean.

Hona hemen eguneko gai zerrenda:

1. 2006eko ekonomia balantzea eta kudeaketa onartzea.
2. 2007ko aurrekontuak aurkeztu eta onartzea.
3. Egungo zuzendaritza batzordearen kudeaketaren balantzea eta Euskal Etxearen egungo egoera.
4. Lokala: 2008an alokairu kontratua bukatuko da. Honen aurrean irtenbide bat bilatzeko debatea eta proposamenak.
5. Galde-eskeak

Bazkide guztiak batzarrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu; izan ere, gure Elkartearen zuzendaritza gune gorena baita. Etorri ezin bazarete, zuen botoa beste bazkide batengan delega dezakezue horretarako berariaz prestatutako fitxa beteta.


2007/02/16
“BARTZELONAKO EUSKAL ETXEA” XII. MUS TXAPELKETA
Kukuxumusu mus txapelketa arrakastatsuan Bartzelonako bikoteak garaipena lortu ostean, Euskal Etxeko mus txapelketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Txapelketa otsailaren 16, 17 eta 18an jokatuko da. Urtarrilaren 23tik aurrera eman dezakezue izena idazkaritzan. Izen ematen duzuenean 10 € ordaindu beharko dituzue bazkideek eta 20 € bazkide ez direnek. Dakizuenez, txapelketa honetan garaile irteten den bikoteak Euskal Etxeen Federazioak Valentzian antolatuko duen txapelketan parte hartzeko eskubidea izango du

2007/02/14
NAFARROAOINEZ MATERIAL SALMENTA
https://www.nafarroaoinez.net helbidean Vianan antolatuko den Nafarroa OInezeko materiala salgai duzue. Begiradatxo bat botatzea
Argibide gehiago: https://www.nafarroaoinez.net

2007/02/07
OTSAILEKO AGENDA
Urte berriaren etorrerarekin, Euskal Etxeak bere kultur eskaintza indartu nahi du. Honela, “Ostiralero” ekimena martxan da berriro, eta ostiralero izango dira ekitaldiak Euskal Etxean. Honetaz gain, hitzaldiak, liburuen aurkezpenak eta horrelakoak antolatuko ditugu. Era berean, Korrika, Literaldia, Zinemaldia eta abar egiten jarraituko dugu.

Hauek dira otsailean txokoan izango ditugun ekitaldiak:
Hilaren 9an, ostiralarekin,19:30ean, Donibane Lohitzuneko “Airez” abesbatzaren emanaldia.
Hilaren 9an, ostiralarekin, 21:00etan, Afari Soziala.
Hilaren 16an, ostiralarekin, 21:00etan, Joseba Irazokiren kontzertua.
Hilaren 16, 17 eta 18an, Euskal Etxea mus Txapelketa.
Hilaren 23an, ostiralarekin, 21:00etan, Noizean Behin taldearen kontzertua.
Hilaren 24an, larunbatarekin. Txotx, bazkaria, trikipoteoa eta festa.
Martxoaren 3an, larunbatarekin. Lumagorri festa.

2007/02/01
Euskara
Granollerseko GRA-n euskara eskolak ematen jarraitzeaz gain, otsailetik ari dira euskara sailekoak Eixample-ko Joves Xiroc Casal-ean “Iniciación al Euskara” hiruhileko ikastaroa ematen.

2007/01/18
EH SONA!06 ARGAZKI ERAKUSKETA
Ikusgai duzue Euskal Etxean EH Sona 06! musika jaldiaren inguruko argazki erakusketa. Bertan, gure argazkilariek egindako argazkien aukeraketa aurkituko duzue: Jon Cazenave, Oriol Clavera eta Igotz Ziarretak, hain zuzen. Polita benetan!

2007/01/15
Berriako harpidetzak
Euskara hutsean argitaratzen den egunkari bakarra, Berria alegia, Bartzelonan banatzeko ahaleginean dabiltza. Horretarako, beharrezkoa da gutxienez 30 harpidetza berri. Interesatua denak Euskal Etxera deitu edo idatzi besterik ez du, eta gu arduratuko gara informazioa igorri eta harpidetza tramitatzeko.
Argibide gehiago: www.berria.info

2006/12/06
Durangoko ateraldia
Aurten ere UAB-n Durangoko ateraldia antolatzen ari dira. Hemengo ikasleek apuntatzeko denbora izan dutenez, deialdia zabaltzea erabaki dugu nahi duen guztiari:

-Abenduaren 6an UAB-tik autobusa Durangora (eguerdian edo bazkalostean).
-Lo egiteko Durangoko ikastola (zakuak eta esterilla eraman behar dira).
-Dutxak eta komunak ederto daude, gosaria sartuta dago, aterpetxea 24 ordu zabalik.
-Euskal Herrian txango pare bat autobusez ikasleek erabakitzen duten lekura.
-Itzulera abenduaren 10ean gaueko 10ak aldera UAB-ra iristeko (garraio publikoak daude).
-Salneurria: 100-130 € inguru, bidaiari-kopuruaren arabera.

Apuntatzeko:

Jon Elordi Akordarrementeria
jon.elordi@uab.es
93 581 32 80

2006/12/04
Oharra
Abenduaren 4tik 10era Euskal Etxea itxita egongo dela jakinarazten dizuegu.
Barkatu eragozpenak.

2006/11/08
Euskal Etxearen Bloga
Badakizue gure www.euskaletxeak.org web orrialdean informazio zabal eta eguneratua duzuela. Baina, urritik hona, elkargune zibernetiko berria dugu abian, Euskal Etxearen bloga: https://blog.euskaletxeak.org/ Blog honen helburu nagusia partehartze zabala lortzea da, gure elkartearen egunerokotasuna adieraziko duena, antolakuntzak izan ohi duen “beste” aldea ikustaraztea. Argazki, iritzi, komentario eta nahi duzuen guztia elkarbanatzeko gunea izango da. Parte hartu lasai, gozatu eta ikasteko aukera polita da eta!

2006/10/23
Kukuxumusu mus Txapelketa Euskal Etxean
Urrian hasiko da Muuuuus Kukuxumusu + Fournier mus txapelketa. Aldi berean
estatuko 12 hiritan jokatuko da: Madrilen, Bartzelonan, Valentzian,
Sibilian, Zaragozan, Bilbaon, Kordoban, Gasteizen, Iruñean, Donostian,
Logroñon eta Baionan.
Bartzelonako kanporaketa Euskal Etxean egingo da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Txapelketaren web orrialdera jo
Dezakezue
https://www.kukuxumusu.com/mus/especial_muuus_bases.php?lang=eus

2006/10/23
Harrera ordutegia
Bazkide eta kide guztiei behar bezalako arreta eskaintzeko, bertara etorri
edo telefonoz deitzeko honokoa da harrera ordutegi berria:
Astelehenetik ostiralera goizez 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez
17:00etatik 20:00etara
Gure lana behar bezala egiteko ordutegia betetzeko eskatzen dizuegu. Mila
esker
Berri

2006/10/04
Peru
Peru, Euskal Etxeko kide eta lagun, azkenik aske da.
Euskal etxean asko poztutzen gara eta besarkada handi bat eta etorkizunerako gure desira onenak bidali nahi dizkiogu. Aupa Peru!!!

irailaren 23, 24 eta 25ean
Euskal Herria Mercè festetan

Mercè festek euskal kolorea izango dute asteburu honetan, horretarako egitarau zabala prestatu baitizuegu.

Gure agendan ikus dezakezue egitaraua:

https://www.euskaletxeak.org/cat/agenda.php
Argibide gehiago: https://www.euskalkultura.com/index.php?artiid=5139

2006/05/23
Barnetegia Oiartzunen uztailaren 14tik 22ra
Bartzelonako Euskal Etxeak Barnetegia antolatu du Oiartzunen (www.oiartzun.org) uztailaren 14tik 22ra. Oiartzun 9000 biztanleko herri euskalduna da (biztanleen %80 da euskalduna), eta Hondarribiatik 8 kilometrora, Donostiatik 10 kilometrora eta Oreretatik 5 kilometrora dago. Naturgune zoragarri baten erdian dago kokatua, eta kultur eskaintza zabala du.
Bederatzi egunez euskara eskoletan lantzeaz gain, bertako euskaldunekin etengabe euskaraz aritzeko aukera bikaina da. Hamaika irtenaldi eta txango egingo ditugu, ingurune paregabean euskara ikasi eta mintzatzeko!
Haurtzaro Ikastolan (www.ikastola.com/ikasweb/Haurtzaro/Sarrera.htm)emango ditugu eskolak, Oiartzungo bihotzean, herriko plazatik gertu, igerilekuen eta frontoiaren ondoan. Matrikulak 22 orduko eskolak, eguneroko ekintzak eta irtenaldiak, lotarako lekua, eta bazkari eta afariak ditu barne.
Matrikula: 250 € bazkideek, 300 € bazkide ez direnek.
Izena ekainaren 1etik aurrera eman dezakezue Euskal Etxean. (Matrikula egiterakoan 100 € ordaindu behar dira, eta gainontzekoa uztailaren 10a baino lehen).
Agenda atalean daukazue behin-behineko egitaraua.

2006/05/23
Udako euskara ikastaro trinkoak
Ekainean zabalduko da udarako euskara ikastaroetan izena emateko epea. Horretarako, Euskal Etxera etorri besterik ez duzue matrikula orria betetzera. Ikastaro hauek egokiak dira euskaran lehen urratsak emateko edo ikasturtean ikasitakoa sakontzeko. Ikastaro hauek eskaintzen ditugu:

Uztailaren 3tik 13ra
Abuztuaren 7tik 17ra
Irailaren 4tik 14ra

Maila guztiak, beti ere gutxienez 5 ikaslek izena ematen badute.
2 ordu egunean, astelehenetik ostegunera.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara edo 19:30etik 21:30era.
Matrikula: Bazkideek 50 € /Bazkide ez direnek 65 €

2006/05/16
Ipuin lehiaketaren irabazlea
Badugu Ipuin Lehiaketaren irabazlea: Juan Carlos Herrera Montero, Madrileko Euskal Etxeko ikasleak lortu du A mailako saria, euskara ikasleen mailakoa, alegia. Horrela, datorren ikasturterako matrikula erdia ordaindua izango du.
Zoritxarrez, B mailako saria hutsean geratu da, epaimahaiak hala erabakita. Zorionak, beraz, irabazleari!

2006/05/15
Ahotsak Bartzelonan
Duela bi urtetik hona, Euskal Herriko hainbat emakumek, ideologia, militantzia, sentimentu eta tradizio ezberdinetatik abiatuta, lanari ekin dio bake prozesuari bere ekarpena egiteko eta aurreiritzi eta baldintzarik gabeko elkarrizketaren alde lan egiteko.

Talde honek -Ahotsak https://ahotsak.blogspot.com/- bere iritzia jendaurrean azaldu du joan den apirilaren 8an egindako Deklarazio baten bidez, eta bertan emakumeen protagonismoa aldarrikatu du indarkeriaren amaiera lortzearen bidean, baita hamarkada luzeetan gure herriak bizi izan duen gatazkari irtenbidea emateko bide bakarra demokrazia dela onartzean ere.

Eta demokraziak esan nahi du proiektu politiko guztiak direla zilegi, beti ere euskal gizarte osoaren eskubide politikoak bermatuak baldin badira.

Ekimen honen harira, Kataluniako emakume talde batek, hauek ere kolektibo, pentsakera eta militantzia politiko ugaritatik abiatuta, bere elkartasuna adierazi du, eta azken asteotan ireki den bidea itxi ez dadin lanean aritzeko konpromisoa hartu du.

Hori dela eta, dei egin dute maiatzaren 15ean, 19etan, Bartzelonako Teatre Lliure-n (Mercat de les flors) egingo duten ekitaldian parte hartzera. Bertan, Ahotsak taldeko ordezkariek gaur arte egindako lanaren gainean hitz egingo digute, eta aurrerantzean bake prozesuari zein ekarpen egin diezaioketen azalduko digute.

Parte hartuko duten euskal emakumeak:

Jone Goirizelaia
Gemma Zabaleta
Nekane Alzelai
Kontxi Bilbao
Gemma Gonzalez de Txabarri
Ainhoa Aznarez
Itziar Gomez

Parte hartu nahi baduzue, dokumentu hau bidali behar duzue helbide honetara: donescatalanesperahotsak@hotmail.com, zuen atxikimendua edo zuen taldearena adierazteko.
Argibide gehiago: https://ahotsak.blogspot.com/

2006/05/02
Arnaldo Otegi Bartzelonan
Datorren maiatzaren 5ean, ostiralarekin, 19:30ean Arnaldo Otegik "Mañana Euskal Herria" bere azken liburuaren Katalanezko bertsioa aurkeztuko du Bartzelonako Jaume Fuster Bibliotekan (Plaça Lesseps, 20). Ekitaldian Gararen zuzendari Josu Juaristik eta liburua Arnaldo Otegirekin batera idatzi duen Iñaki Iriondok ere parte hartuko dute. Gemma Calvet abokatua izango da aurkezlea. Etorri nahi baduzue, aldez aurretik baieztatu behar duzue, gure Elkartera e-posta idatzita edo telefono bidez. Zain gauzkazue!

2006/04/25
Ezohiko Batzar Orokorra
Dakizuenez, datorren ekainean Euskal Etxeko bazkide guztioi Zuzendaritza Batzorde berria hautatzea dagokigu. Hori dela eta, egungo Zuzendaritza Batzordeak Ezhoiko Batzar Orokorra deitu du datorren ekainaren 8rako, 20:00etarako lehen deialdian eta 20:30erako bigarrenean. Hautagai zerrendak Idazkaritzan aurkez ditzakezue estatutuek ezarritako epearen barruan. Guztiak parte hartzera animatzen zaituztegu, eta gogoratu etorri ezin baduzue eskura dauzkazuela botoa delegatzeko inprimakiak.

2006/04/22
EHNA Katalunian
Udalbiltzak Bartzelonako Euskal etxearekin hitzarmena sinatu du Katalunian bizi diren Euskal herritarrak zein Euskal jatorria dutenek euren Euskal naziotasuna aitortzeko aukera izango dute.
Udalbiltzak Azaroan Euskal Herriko diasporara EHNA izapidetzeko aukera izateko hitzarmen desberdinak sinatu zituen Argentinako hainbat Euskal etxeekin EHNAren tramitazioaren zabalpen ildo honi jarraituz, apirilak 22an, Udalbiltzak Bartzelonako Euskal etxearekin hitzarmena sinatu du, Katalunian bizi diren Euskal herritarrak zein Euskal jatorria dutenek euren Euskal naziotasuna aitortzeko aukera eman nahiarekin.
Alde batetik eta Udalbiltzaren izenean Peio Gascón eta beste aldetik eta Bartzelonako Euskal etxearen izenean Aitor Arrutia ekainetik aurrera EHNAren tramitazioa Bartzelonako Euskal etxean errealitatea izan dadin konpromisoa hartu dute.
Argibide gehiago: https://www.udalbiltza.net/eu/atariko

2006/04/19
Seiurte Lehiaketa
Atzo, Apirilak 18, Seiurte talde bizkaitarraren bi kamiseta zozketatu ziren, lehiaketan asmatu zuten guztien artean. Hauek dira irabazleak:

- maria_huegun@hotmail.com
- 397271mg@comb.cat

Zorionak!!

2006/04/05
Aste Santuko Oporrak
Euskal Etxea apirilaren 10etik 17ra, biak barne, itxita egongo dela gogorarazten dizuegu.

2006/03/28
Turismo azoka Bartzelonan
Eusko Jaurlaritzak, urteroko moduan, Turismo Azoka antolatu du Bartzelonan. Aurtengoa martxoaren 30etik apirilaren 2ra bitarte izango da Avinguda de laCatedral-en. Hainbat ekimen antolatu dituzte, besteak beste artisautza etaeuskal produktuen azoka, dantza ikuskizunak eta herri kirolak.

2006/03/09
Greba orokorra
Gaur, martxoaren 9an Euskal Etxea itxita egongo da bertako langileek Euskal Herrian deitua dagoen greba orokorrarekin bat egitea erabaki dutelako. Barkatu eragozpenak.
Zuzendaritza batzordea.

2006/03/01
Mus txapelketaren txapeldunak
Otsailak 17, 18 eta 19ko asteburuan “Euskal Etxea” Mus Txapelketa jokatu zen gure kultur gunean. Aurtengo txapelketan Andrés Fernández eta Iñaki Insausti izan dira garaile, Iñigo Aretxaga eta Iker Amas bigarren postua lortu dutelarik. Martxoko afari sozialean emango zaizkie sariak gure bi bikote irabazleei. Eta espero dezagun Bartzelonan datorren udaberrian jokatuko den estatu-mailako txapelketan zorte berbera edukitzea, eta gurera ekartzea txapel pare hau ere!

2006/02/27
Zozketa-Lumagorri Festa
Mas Sicars (Castell d'Aro-Girona) nekazalturismoan asteburuaren zozketa. Pasadan Otsailak 25ean Lumagorri jaiaren baitan egin zen zozketaren garailea ohperez@uoc.edu izan da. Zorionak eta eskerrik asko guztioi!!

2006/02/24
Bazkideen ohiko batzar orokorra
Datorren hilaren 24rako bazkideen ohiko batzar orokorra dago deitua Euskal Etxean, 20etan lehenengo deialdian eta 20:30ean bigarrenean. Hona hemen eguneko gai zerrenda:

1.2005eko ekonomia balantzea eta kudeaketa onartzea.
2.2006ko aurrekontuak aurkeztu eta onartzea.
3.Egungo zuzendaritza batzordearen kudeaketaren balantzea eta Euskal Etxearen egungo egoera.
4.Jatetxearekin egingo den akordio berriaren proposamena.
5.Galde-eskeak.

Bazkide guztiak batzarrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu; izan ere, gure Elkartearen zuzendaritza gune gorena baita. Etorri ezin bazarete, zuen botoa beste bazkide batengan delega dezakezue horretarako berariaz prestatutako fitxa beteta.

2006/02/10
Ernest LLuch Kultur Etxeak Katalunia eta Euskal Herriaren arteko
LLoc d'Encontre Espai Catalunya-k antolatuta, Ernest Lluch Kultur Etxean
, ostegunetik aurrera,Katalunia eta
Euskal Herriaren arteko harremanaren gaineko argazki erakusketa izango da.
Argazkiak Bartzelonan bizi den Lander Larrañaga argazkilari donostiarrak
egin ditu.

2006/01/23
Gaur zabaldu da Mus Txapelketan izena emateko epea
Gaur zabaldu da Euskal Etxeen arteko mus txapelketan izena emateko epea. Parte hartu nahi duzuen guztiok Zabalgunera jo behar duzue (astelehenetik ostiralera 17etatik 21etara eta larunbatero 10etatik ordu batera) edo Baserri tabernara. Prezioa: 10€ bazkideentzat / 20€ bazkide ez direnentzat.

2006/01/12
'18/98 auziko' epaiketa 20 egunez etetea erabaki du Auzitegi Nazionalak
'18/98 auziko' epaiketa 20 egunez etetea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak, hartara defentsako abokatuek orain arte sekretupean egon diren 75/89 sumarioko diligentziak aztertzeko beta izan dezaten, eta "babesgabetasun aztarnarik" izan ez dadin. Nolanahi ere, ehun mila folio baino gehiago dira 20 egunetan aztertzeko. Joan den asteleheneko saioan planto egin zion defentsak epaimahaiari, beren egitekoa ezin zutela behar besteko bermez bete-eta. Plantoaren berri izatean, datorren astelehena arte eten zuen epaiketa epaimahaiak. Gaur kaleratu duen autoan, berriz, hilaren 30 arte eten duela jakinarazi du.
Argibide gehiago: https://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=12810

2005/12/27
Kataluniako Parlamentua berriro Egunkariaren alde
Egunkaria auziaren artxibatzea eskatzeko ekintza solidarioa Katalunian.
Abenduaren amaieran Parlamentuko talde guztiek, PP-k izan ezik, Euskaldunon Egunkaria-rekiko elkartasun deklarazio bat bateratu zuten. Legez besteko proposamena laster batean botatu eta onartuko dute.

2005/12/07
Durangoko azoka
Durangoko liburu eta disko azokaren 40. edizioa azaroaren 7tik 11ra ospatuko da aurten. Gerturatu ahal izango zaretenoi bertako Kafe Antzokiak antolatutako kontzertuetara gerturatzea animatzen zaituztegu. Hauen artean, “Lauaxeta: Ehungarrenean hamaika” ikuskizuna gomendatzen dizuegu, bertan Lauaxeta olerkari sinbolistaren poemak egungo musikarekin uztartzen dira.
Argibide gehiago: https://www.durangokoazoka.com/

2007/10/29
Anjel Lertxundi eta Aurelia Arkotxaren azken libururen aurkezpena
Urriaren 29an, 19.30tan La Central-en (Raval). Jorge Giménez-en partaidetzarekin.
Argibide gehiago: www.alberdania.net

2007/10/29
Anjel Lertxundi eta Aurelia Arkotxaren azken libururen aurkezpena
Urriaren 29an, 19.30tan La Central-en (Raval). Jorge Giménez-en partaidetzarekin.
Argibide gehiago: www.alberdania.net

r
R

Placeta Montcada 1-3   08003 Barcelona   93 310 22 00   barcelona@euskaletxeak.org