2010ko Martxoa 6, Larunbata | Català
:: Zabalgune
:: Txokoa
:: Turismoa
:: Jatetxea
Nor gara?
Berriak
:: Boletina
Ekintzak
:: Euskara
:: Tailerrak
:: Dantzak
:: Txistu
:: Haurren Txokoa
Agenda
Talde egonkorrak
Sarean
Non gaude?
Zer gara?
 
Hurbil zaitez Euskal Kulturara!!

Bartzelonako Euskal Etxea 1979. urtean jaio zen, bertako euskaldun eta katalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik Katalunian euskal kultura hedatuz lanean aritu da, horretarako ekintza-xorta ederra eskainiz: kontzertuak, antzerkia, euskara ikastaroak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal tradizioko jai nagusien ospakizunak (San Sebastian, Santa Ageda, Santo Tomas…), euskal musika instrumentu tradizionalen tailerrak, dantzak…

Euskal Etxeak antolatzen dituen ekintzek izen propioa dute eta Kataluniako ekintza-kulturalen artean bere lekua hartu dute. Horren adibide ditugu, esaterako, Euskal Herria Sona, udazkenero Bartzelonako txoko desberdinak euskal musikaz alaitzen duen jaialdia,  eta “Literaldia”, apirilean zehar euskal idazleekin egiten diren poesia-errezitaldi, mahai-inguru eta oro har euskal literaturaren inguruko jaialdia, Zinemaldia, euskal zinemagintzaren ingurukoa, eta Ostiralero, izenak dioen bezela, ostiralero Euskal Etxeko txokoan egiten diren formatu txikiko ekitaldi kulturalez osatua.

Jaialdi hauetaz gain, ziklo txikiagoen bitartez beste alor batzuk ere lantzen dira: EZ AHAZTU/NO OBLIDEM (oroimen historikoa), EH a la muntanya, Oteiza 101, IK (Irakurle Kluba) eta abar luze bat.
Placeta Montcada 1-3   08003 Barcelona   93 310 22 00   barcelona@euskaletxeak.org