Euskal Etxeko bazkide eta lagunok musean jokatzeko, euskal aldizkari eta egunkariak irakurtzeko edota pote batzuk hartu eta pintxo batzuk jateko elkartzen garen gunea da.
Gure Txokoko ordutegia honako hau da: astelehenetik ostegunera arratsaldeko 6etatik gaueko 10etara, ostiraletan 6etatik 12etara eta larunbatetan eguerdiko 12etatik arratsaldeko 3etara.
Txokoa irekia dagoenean jokatzen badute, euskal taldeen futbol eta pilota partidak ikusteko aukera egoten da. . |