UDAKO EUSKARA IKASTARO TRINKOAK
Zer? Euskara eskolak (16 ordu)
Nori? Ikasi nahi duen edozein laguni zuzenduak
Nork? Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta
Non? Euskal Etxean
Noiz? Ekainaren 30etik uztailaren 10era edoirailaren 1etik 10era
Zein ordutan? 17.00-19.00 edo 19.00-21.00
Zenbat? 70€ ez bazkideek; 55€ bazkideek
Izen ematea: Ekainaren 2tik 25era eman ahal duzue izena Euskal Etxean. Gurekin harremanetan jartzeko deitu 93 310 22 00 telefonora edo bidali e-mail bat euskarabcn@euskaletxeak.org helbidera.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BARNETEGIA (Aduna – uztailaren 20tik 27ra)
Etorri zure euskara erabiltzera eta ondo pasatzera ingurune euskaldun baten!
Egun hauetan, goizetan eskolak emango ditugu hiru maila desberdinetan banatuta (hasierako maila, erdikoa eta goikoa), eta arratsaldetan, ikasi duguna praktikatzeko Gipuzkoako eskualde hau ezagutuko dugu, mendi-irteerak egingo ditugu, bisita kulturalak…
Matrikulan eskolak, egingo diren ekintzak eta aterpea daude sartuta (Uztartza aterpea; Aduna; Gipuzkoa: www.aduna.net)
Matrikula: 350€ ez bazkideek; 300€ bazkideek. Matrikulatzerakoan 100€ ordaindu behar dira, eta gainontzekoa uztailaren 11 baino lehen gure kontu zenbakian: La Caixa: 2100 1089 70 0200019109 (kontzeptua: Barnetegia 08 + izena).
Izena emateko epea ekainaren 2tik 27ra da, Euskal Etxean. Gurekin harremanetan jartzeko deitu 93 310 22 00 telefonora edo bidali e-mail bat euskarabcn@euskaletxeak.org helbidera.
Oharra: Behar izanez gero, antolatzaileek barnetegirako antolatutako ekintzak aldatzeko eskubidea izango dute. Barnetegira joan ahal izateko gutxieneko euskara maila eduki behar da. |